XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer da Peregrinatio ad loca sancta?.

Berrogei ta amar orrialde dituen idazki eder bat.

Gamurrini zeritzan liburutegi-zaindariak billatu zuan eta lenbiziko aldian 1887'garren urtean argitaratu zuan.

380'garren urtean Españiko andre bat Jesukristok ibilli zituan erriak ikusi eta agurtzeko asmoetan Palestinako alderdi santuetara etorri egin zan, eta ibillaldi onen eguneroko gertaerak dakarzki idazki eder onek.

IV mendean onelako ibillaldi asko egiten ziran.

Ala ere arritu egin bear gaitu andre onek ikusi izan zituan gauzak idazten ikusteak, garai artan ez baizuan iñork bere ondorengoentzat idazten.

¡Ori atsegiña, orain egiten dan bezela, gure aurrekoak idatzi izan bazuten! orrela egon eta ikusi ezdutenak ikasten baidute: baña garai artan beren ondorengoai berririk eman bearrik etzitzaion zoritxarrez iñori gogoratzen.

Idatzi izan balute, jakin nai ditugun gauza asko jakingo genituen.

Andre oni esker orain badakizkigu Jerusalenen egiten ziran eliz-jaiak.